



Eremu politiko pozgarriak
Ziur sindikalismoaz hitz egiten entzun duzula. Baina hain ezaguna egiten zaizu biosindikalismo terminoa? Territorio Doméstico-ko militanteek kontzeptu hori “bizitzaren eta sindikalismoaren arteko eremuan ikertzeko proposamen” gisa proposatzen dute. Langile mugimendu tradizionala baztertu gabe, bio- aurrizkiak aukera ematen die lan eskubideen aldeko borrokatik (soldatak, lanaldia eta lan baldintzak) haratago joateko eta eguneroko bizitzari eragiten dioten eta merezi duten bizitzak eta, batez ere, bizi izatearen poza ahalbidetzen dituzten eskubide horiek guztiak batzeko (ekologia, migrazioa, indarkeriarik eza, parte-hartze politikoa, plazera, osasuna, etxebizitza...).
Etxeko lanetan aritzen diren emakumeentzat sindikatu tradizionalen funtzionamenduak ahuleziak edo porrot egitearen sintomak ditu. Etxeko lanak isolatu egiten ditu, prekarietateak itotzen ditu, atzerritartasun-legeak beldurtzen ditu asko eta asko, eta denbora luxu bihurtzen zaie. Horrek antolatzeko beste modu bat irudikatzera eraman ditu, non batzarrak (igandeetan egiten direnak) estrategia politikoak asmatzeko espazio bat izango diren, baina baita elkarri laguntzeko eta gozatzeko ere.
“Bizitza erdigunean jartzeko, beharrezkoa da geure burua zaintzea, on egiten digun egunerokotasuna zaintzea eta gure aldarrikapenak borrokatzea eta defendatzea, sormena eta poza arma politiko bihurtuz. Elkartzen garenean, elkartzearen gustuagatik ez ezik, indarra emateko eta politikoki eta egunerokotasunean borrokatzeko elikatzen gaituzten afektuak oparitzeko egiten dugu” (2022: 13).
Esperientzia honetatik eta beste batzuetatik pertsonen denborekin jasangarriagoa den partaidetza garatzeko inspiratzen gaituzten ikaskuntzak berreskuratu ditugu. Bestela esanda, agortuko ez gaituen, zaintza-lanekin bateragarria izango den eta, oro har, parte hartzea merezi duen ekintza politiko bihurtuko den biopartaidetzara bideratzeko, bizitzarekin lotutako aurrizki horren erabilera errepikatuz.
💜 DENBORA POLITIKOA DA!
Denboraren izaera politikoa aldarrikatzeak aukera ematen digu eguneko orduen banaketan erantzun behar ditugun botere-harreman asko ezkutatzen direla gogorarazteko. Horrek esan nahi du negoziatua eta kolektiboki pentsatua izan daitekeela. Egutegia eta ordutegiak zehaztea, erantzukizunak banatzea eta beharrei buruz hitz egitea taldean egin daitezkeen elementuak dira, akordioak bilatuz eta desadostasunak eta tentsioak landuz. Bilatu momentuak pertsona guztiek izan dezaten tarte bat noraino hel daitezkeen adierazteko; izan ere, pertsona batentzat denbora gutxi dena beste batentzat asko izan daiteke, eta alderantziz. Erritmoen aniztasunean dago gozamena, beraz pribilegioak problematizatu eta beste aukera batzuk negoziatu behar ditugu!
Espazioa aztertzeko zereginetik has zaitezke, zeure burua zalantzan jarriz eta galderak eginez: Mundu guztiak al ditu nire eta nire antz handiena duten pertsonen ordutegi berak? Nor egon gaitezke beti? Nortzuk uzten ditugu kanpoan etengabe? Bila dezakegu moduren bat kanpoan egon ohi diren profil desberdineko jende edo pertsona gehiago joan ahal izateko?
💜 HAU EZ DA BAKARRIK KAPITALISMOAN BEZALA EKOIZTEA!
“Kapitalismoaren aurka borrokatzen dugu kapitalismoaren erritmo berberetan, eta bizitzaren iraunkortasunerako tarterik uzten ez duten denborekin aldarrikatzen dugu bizitza". Marina Sagastizabalen adierazpen honek (2024: 71) galdera hau egitera gonbidatzen gaitu: Soilik eraginkortasunera eta efizientziara bideratutako parte-hartzea nahi dugu? Emaitza ukigarriak bakarrik bilatzen ditugu ala afektu, elkarrekiko laguntza eta sozializaziorako espazio bat sortu nahi dugu? Erantzuna, noski, bi gauzak nahi ditugula da, eta, horretarako, geldialdi bat egin behar dugu eta inplikatzen garen lekua aztertu: Erosoagoa eta gozagarriagoa izan liteke osatzen duten pertsona guztientzat? Edo, are gehiago, gaur egun ez dauden baina egon litezkeen horientzat? Garrantzitsua da diseinatzen ari garen protokoloa edo pankartak amaitzea, baina funtsezkoa da pentsatzea, halaber, nola bizi garen espazioan, nor ari den erritmoak jarraitzen eta nor ari den atzean geratzen.
💜 LAN-ORDUTEGIETATIK HARATAGO JOATEA!
Parte-hartzeko espazioen ordutegia planifikatzeko orduan, produkzio-ordutegietan pentsatu ohi dugu (zer ordutan ateratzen da jende gehiena lanetik?), eta ordutegi horiek ez datoz bat, nahitaez, zaintza-ordutegiekin: Nola joan batzar batera edo bilera batera mendekotasun handia duen pertsona bati afaltzen eman behar diozun orduekin bat badator edo haurren bila joan behar baduzu? Gogoratu denbora-injustiziaren testuinguruan bizi garela, eta pertsona batzuek (gehienak emakumeak) zaintza-ardura gehiago hartzen dituztela, eta erantzukizun horiek, gainera, enpleguarekin eta aktibismoarekin konbinatu behar dituztela. Pentsatu horretan ordutegiak planifikatu behar dituzunean, jarduera bat sortu behar duzunean edo egutegia planifikatu behar duzunean.
💜 EZ DA SOILIK FAMILIA HETEROPATRIARKALETAN ZAINTZEN!
Batzuetan, familia nuklear heteropatriarkalaren eredua nagusitzen da zaintza-erantzukizunak eragiten dituen bakartzat, batez ere hazkuntzaren ingurukoak. Badirudi gainerako pertsonek erabateko ordu-prestutasuna dutela beren beharrizanen zerbitzura jartzeko. Beraz, ez ezazu ziurtzat jo, haurrak badituzu, baldintzak jartzeko duzun eskubidea haurrak ez dituenaren aurretik doala. Pertsona guztien zaurgarritasuna eta zaintzeko eta zainduak izateko eskubide eta betebeharra aitortzen dituen zainketa-eredu baten alde egiten badugu, zirkulu pribilegiatu heteropatriarkala ezin da aitortutako eta legitimatutako zaintza-denborak dituen bakarra izan.
💜 EZ AHAZTU DENBORAK ERRESPETATZEA!
Zenbat aldiz gertatu zaigu bere orduan iristen diren pertsonak itxaroten amaitzen dutenak izatea? Puntualtasunak (kosta arren) funtsezkoa izan behar du, bai hasieran, bai amaieran. Pentsatu bilerak txikleak bezalakoak direla, zenbat eta gehiago murtxikatu, orduan eta zapore gutxiago daukate. Beraz, 2 orduko saio bat adostu baduzue, saia zaitezte ez dadila izan 3 edo 4 ordukoa; bestela, jendea (edo, hobeto esanda, geratzen den jendea) erlojuari begira egongo da galdera gehiago ez egotea edo hitz egiten ari den pertsona isil dadila desiratzen. Beste modu batean esanda, inork ez du modu aktiboan entzungo.
Bestalde, gogoratu behar da bilerak adostutako ordura arte irauten duela, eta inoiz ez dela (baina inoiz ez!) ondorengo garagardo horietara hedatzen, seguruenik jende guztia ez baita egongo. Akordioak eta desadostasunak antolatutako saioetan lantzen dira , eta ezin dira pertsona asko kanpoan uzten dituzten adiskidetasunezko konplizitateen mende egon.
💜 BILATU ABSENTZIAK MURRIZTEKO ESTRATEGIAK!
Fisikoki presente egon ezin diren etapak daude pertsonen bizitzetan, baina horrek ez du esan nahi konpromiso politiko eta soziala murriztu denik. Besterik gabe, eguneko orduek ez dute gehiagorako ematen, eta horrek ez du erruduntasun edo atsekaberako arrazoi izan behar. Beraz, inspiratu beste espazio batzuetan eta/edo izan irudimena, absentzia horiek errazago egiten lagunduko duten eta etorri ezin diren pertsonak loturarik gabe gera ez daitezen neurriak bilatzeko. Hona hemen iradokizun batzuk:
✅ MALGUTASUNA: Erabakiak ez daude harrian idatzita, beraz, alda daitezke. Ikusten badugu asteazkenak egun txarrak izaten direla pertsona askorentzat edo 18.00ak beranduegi dela neguan, eguna edo ordua aldatzea adostu daiteke. Ikusten baduzue kroniko bihurtzen diren absentziak daudela eta azkenean lagun talde bat baino ez dela elkartzen, agian beharrezkoa da denborak birkonfiguratzea (eta, ziurrenik, ez soilik hori).
✅ ITZULTZEA: Sortu akta edo dokumentu lagungarriak, saioan sortutako hausnarketa nagusiak jasotzeko. Baina saia zaitezte, huts egin duenak, Eraztunen Jaunaren pareko testu bat irakurri beharrik izatea, zer gai jorratu ziren eta zer akordiotara iritsi ziren ulertu ahal izateko. Gogoratu KISS printzipioa: Keep it simple, stupid!
✅ ZAINKETA-ESPAZIOAK: Bilatu laguntza- eta atseden-estrategiak zaintzen duenarentzat (agian, adibidez, gelatxoren bat izango duzue, haurrek bertan jolasteko aukera izan dezaten). Baina beti da garrantzitsua galdetzea: Zaintzak espazioan integratu ahal eta/edo nahi ditugu? Haurrentzako bakarrik, edo dependentzia handia dutenentzako ere bai? Nola uztartuko dugu elkarrizketak eten gabe?
✅ BIRTUALTASUNA: Tresna teknologikoak aukera bat dira distantziak murrizteko eta bilera batera joateko behar duzun denbora murrizteko. Hori bai, latitude desberdinetako pertsonak badaude, gogoratu ordu-eremuak aldatu egiten direla eta hemen ordu ona dena beste leku batzuetan goizaldea dela. Ekidin Iparraldezentrismoa!
💜 DENBORA GUZTIAK AXOLA DU
Emaitza zehatz eta ukigarriak dituzten zereginak zenbatzeko gai gara, baina askotan ahaztu egiten zaigu zaintza- eta kolektiboaren sostengu-lanek ere denbora eskatzen dutela. Zenbatu, ikusarazi, banatu eta balioa eman












