
Guri
buruz

Bilbon finkatutako irabazi asmorik gabeko erakunde txikia da Aradia Kooperatiba eta ikerketa sozialean jarduten dugu. Hain da txikia, bi bazkide baino ez baikara. Aurrera egin ahal izateko diru-sarrerak sortzeaz gain, eskuz egindako lanaren aldeko apustua egiten dugu eta feminismoek ematen dizkiguten tresnen bitartez gure inguruneak eraldatzeko eta zaintzeko xedea dugu. Horretarako, unean uneko menderakuntza-sistemak deseraikitzeko etengabeko ikaskuntzan ari gara, praxi anarkista, antikapazitista, antiarrazista, dekoloniala, ekologista edo querra lortzeko aurrerapausoak emateko. Bide luzea dugu oraindik, baina horretan goaz, pixkanaka gogoeta eginez.





Hala, ikerketa beste zeregin batzuetarako sarbidea da, esaterako, laguntza teknikorako (eragile komunitarioentzat eta instituzionalentzat) edo, esku artean duzun lanaren kasuan, pedagogia kritikorako, dibulgazioaren eta prestakuntzaren bitartez. Eta hori guztia estu lotuta dauden arloetatik egiten dugu, askotan hala ez dirudien arren: akademia eta komunitatea, zientzia politikoa eta komunikazioa, errealitatea eta fikzioa, landa-eremua eta hiri-eremua.
Guri buruz edo gure lanari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Aradiaren kobara etortzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, beste gida batzuk, artikuluak, txostenak edo ikerketak aurkituko dituzue.
Bisita www.aradiacooperativa.org
Pasa zaitez@AradiaCoopetik Instagram, Mastodon edo Blueskyn.
Edo idatz iezaguzu helbide honetara: info@aradiacooperativa.org



