La isla corazón

Samurtasuna besarkatzea

Badakigu gure gorputz-izaerak zenbait ondoez eragiten dituela publikoan bizitzeko orduan; beraz, zer egin dezakegu horren inguruan? Goazen normaltasunaren aurkako erresistentzia batzuekin!


💜 SIESTA EGIN!
Honelakorik ez duzu uste izan, e? Baina nola liteke lo-kuluxka bat iraultzailea izatea? Itxi Guerrak gure bizitzetarako estrategia erradikal hori aldarrikatzen du, siesta egiten dugunean ez garela kontsumitzen eta ekoizten ari argudiatuz. Hau da, gure gorputzak zukutzen, higatzen, ahitzen dituen sistema kapitalista hiperproduktibista bati irabazten diogun denbora da. Gure buruari dedikatzen diogun une horretan geure burua mimatzen dugu, eta aurrera jarraitzeko, indarkeriei aurre egiteko eta aktibismoa egiten jarraitzeko indarra berreskuratzen dugu. Beraz, badakizu! Lotara!

💜 AZTERTU ZAURGARRITASUNAK!
Hauskorrak, interdependenteak eta zaurgarriak gara. Kontrakoa esateaz nazkatu arren, hau horrela da, ondo dago eta horretaz jabetu behar dugu (geure buruari) eutsi ahal izateko. Hala ere, botere-harremanen ondorioz, gure zaurgarritasunak diskriminazio bihur daitezke. Batzuetan, ez gara jabetzen nola eragiten diguten, beste batzuetan (gehienetan), ez gara jabetzen nola eragiten dieten beste batzuei. Horregatik, garrantzitsua da zure buruari galdetzea zer pribilegio eta zer zapalkuntza dituzun publikoa bizi duzunean. Galdetu zeure buruari:

Bidean gelditu al zaituzte dokumentazioa eskatzeko? Edo zuk gelditu behar izan duzu jarraitu aurretik indarra hartu ahal izateko? Lerdekeriarik oihukatu al dizute? Oztopo fisikoak aurkitzen dituzu sartzeko orduan? Hainbeste denbora eserita egoteak min ematen dizu bizkarrean? Edo agian ezin zara eseri aulkiak estuegiak direlako? Bularretakoaren uztaia iltzatzen ari zaizu? Nekatuta, puztuta eta obarioetako minez zaude? Zure gorputza energiarik gabe geratzen ari da? Neka-neka eginda zatoz lanetik? Edo edoskitzaroagatik da? Urduri zaude hitz egitea dagokizulako eta ezin duzulako arreta jarri? Komunera maiz joan behar duzu eta ez dago beti bat hurbil? Edo aurkitzen duzu, baina ate bietako bat ere ez dator bat zure generoarekin? Edo, besterik gabe, lotsa ematen dizu aretotik mugitzeak? Ez dakizu non bularra eman zure haurrari? Edo zu zara jendaurrean jan nahi ez duzuna? Jendeak baimenik gabe ukitzen dizu ilea? Edo aurretik epaitzen zaitu estaltzen duen oihal zatiagatik? Edo agian zure tatuak dira, zure ile tindaketa, zure janzteko modua? Edo zure azentua da? Deseroso sentiarazten zaituzten iruzkin pertsonalak egiten dizkizute? Eskatu gabe "lagundu" dizute? Argi gehiegi, zarata gehiegi, jende gehiegi dagoela sentitzen duzu? Ezin dituzu testuak eskuratu zure entzumen-, kognizio-, mugimendu- eta ikusmen-beharretara egokituta ez daudelako?

Agian ezagunak egingo zaizkizu galdera batzuk, beste galdera batzuei dagokienez, orain arte konturatu ere ez zinen egingo eta ziurrenik gehiago falta direla sumatuko dituzu. Horregatik, garrantzitsua da maiz erabiltzen ditugun espazioak nolakoak diren aztertzea, eta, batez ere, gurekin datozenek nola esperimentatzen dituzten aztertzea.


💜 HITZ EGIN GORPUTZETIK, GORPUTZARI BURUZ ETA GORPUTZAREN BIDEZ ETA BESARKATU AFEKTUAK!
Askotan, gorputz anormalak hain daude markatuta, ikusezintasunaren boterea nahi dutela. Eta hori errespetatu beharreko zerbait da. Baina, era berean, garrantzitsua da espazio seguruak sortzea, bere burua indarrez ikusten duenak jasan behar dituen minei eta nahi dituen gozamenei buruz hitz egin dezan. Beti, baina beti, afektuetatik abiatuta, eta gogoan izan ondoezak partekatzeak honetan bakarrik ez zaudela konturatzeko balio duela!

💜 ENTZUN!
Entzun ezazu, baina entzun ezazu modu aktiboan. Batzuetan, elkarrizketetan islatuta ikusiko duzu zeure burua , eta ikusiko duzu hor duzun min hori ez dela zure gauza bakarrik. Beste batzuetan, eragiten ez dizuten eta agian zu parte zaren ondoezak aurkituko dituzu. Ez da ezer gertatzen, hau etengabeko ikaskuntza da eta, nahi ala ez, denok laguntzen dugu menderatze-sistema bat edo beste mantentzen. Kontua, ikastea (edo desikastea) da. Hori bai, gogoratu zure kideak eskuzabaltasun ariketa handia egiten ari direla beren oinazeak partekatzean; hortik aurrera, pedagogia egin ahal izango dute edo/eta ez dute egin nahi izango. Beren ahalegina eskertu eta bere mugak errespetatu.

💜 POLITIZATU ZURE ZAURGARRITASUNAK ETA GORA LUMA DESGAIA!
Oinazeak kanporatzea ez da soilik (baina hori ere bada) barrua husteko ariketa bat, problematizazio ariketa bat ere bada: izena jartzea, pribatutik ateratzea, biolentzia sistemikoak detektatzea, geure burua bilatzea eta aurkitzea. Berriro ere, Itxi Guerra aipatuko dugu eta "norbere gorputza zaurgarritzat, nekatutzat, dinamikotzat eta batzuetan mingarritzat hartzearen" beharra (2023:85). Gorputzak, diren bezalakoak izanda, berriro geureganatzearen aldeko oihu bat, hondatuta bezala markatzen diren gorputzak sendatu nahi ez izatearen aldeko oihu bat. Luma desgaia harrotasun antikapazitistaren errebindikazioa da, bai eta gorputz anormal guztien aliantzarako deia ere.

💜 (BERR)IKASI!
Ikasteko, desikasteko, berrikasteko unea iritsi da. Gogoratu zure kideak (batzuetan hala badirudite ere) ez direla jakituriaren putzu amaigabeak. Beraz, galdetu, noski, baina neurriz eta errespetuz. Denbora luzea daramagu gorputzak nekatu egiten direla esaten, beraz, ez zaitez zu nekagarria izan. Bilatu liburuak zure liburutegi publikoan edo zure auzoko liburu-dendan, galdetu DuckDuckGo-ri (Badakizu, Google bezalako nabigatzaile bat, baina informazio bila zabiltzan bakoitzean ez dena 1984an sartzen) ekintzaile, artikulu, artista, asanblada, blog, abesti, dokumental, erakunde, foro, gida, nobela, meme, film, podcast, telesail, komiki  edo bideo-jokoen inguruan. Eta, nondik hasi ez badakizu, testu honetan gomendio mordoa aurkituko duzu; beraz, segi ogi-apurrei!

💜 SORTU ESPAZIO BIZIGARRIAGOAK EGITEKO ESTRATEGIAK!
Tira, dagoeneko baditugu kontzientzia, aliantzak eta informazioa. Honaino iritsi bazara, seguru ondoez mordoa izango duzula. Batzuk espazioa bizi ohi duzuenoi eragingo dizuete; eta, litekeena da, beste batzuk azaltzea zergatik ez dauden bertaratu ez direnak. Bada, orain gure bizilekuak moreago egiteko estrategiak bilatu behar dira. Gauza batzuk lan indibiduala behar dute, beste batzuk aldaketa txikiak eta, seguru asko, beste batzuk ez ditugun baliabideak beharko dituzte. Horregatik da garrantzitsua adimen-erlauntza erabiltzea eta irudimena asko arintzea.

Adibidez, edozein pertsonak espazio batean sartzeko, mugitzeko, egoteko edo esku hartzeko oztopoak izatea arauarekin obsesionatuta dagoen sistema baten porrota da, eta konpondu beharreko zorra. Legeak hala agintzen badu ere, administrazio publikoek ez dute irisgarritasuna erabat bermatzen giza baliabide, baliabide material, denbora edo ezjakintasun hutsagatik. Eta udal batek, eskola batek edo legebiltzar batek ezin badu hori egin, nekez lortuko dugu espazio xume gehienetan! Hala ere, jakin behar dugu arazoak sortzen dituela eta oztopoak kentzen saiatu behar dugu, nahiz eta sormen askorekin eta buelta asko emanda izan:
SARBIDEA: Garrantzitsua da igogailuak, ate automatikoak, arrapalak eta irisgarritasuna bermatzen duten gainerako baliabideak izatea, baina ezin da beti. Hala ez bada, bildu zaitezte herriko plazan; eskatu auzo elkarteari beraien areto irisgarrietako bat uzteko; erabili birtuala, edo lagundu pertsonari sartzeko hesia gainditzen (kontuz! nahi badu baino ez! ez hasi elefante batek ontzi-dendan bezala jokatzen!).

ESPAZIOA: Argiztatu modu egokian, ikuspena errazteko, baina gogaikarria izan gabe. Erabili eserleku erosoak eta aulki zabalak, sendoak eta besorik gabeak. Erabili altuera erosoa duten mahaiak. Ziurtatu altzarien artean nahikoa leku dagoela, edonor aretotik askatasunez mugitu ahal izateko. Egin apustu komun mistoen alde eta bilatu formulak irisgarriak izan daitezen. Utzi arnasa hartzeko espazio fisikoak, mugitu eta nagiak atera ahal izateko. Sortu atseden mentalerako espazioak, argi, zarata edo estimulu askorik gabeko lekuren batean. Pentsa ezazue alternatiba beganoetan (ez dugu espezismoaz hitz egin!) eta pentsa ezazu intolerantzietan, alergietan eta bestelakoetan.

PARTE-HARTZEA: Galdetu eta errespetatu nola nahi duen bakoitzak izendatua izatea (baita desgai bada). Ez zaitezte etorkorrak izan eta ez ezazue inor ninitu (ezta haurrak ere). Pertsonengana jo zuzenean, eta ez beraien laguntzaileengana. Erabili hizkuntza inklusiboa guztiekin. Inola ere onartu ezein pertsonaren edo kolektiboren aurkako indarkeria sinbolikorik edo hitzezkorik (txisteak, iruzkinak, begiradak). Ez inor presionatu esku har dezan, baina baldintzak sortu hori egin dezan. Bilatu denei zuzendutako jarduerak eta gaiak, eta ez betikoei zuzendutakoak (neutraltasun kultural, ekologiko, politiko, sozial... faltsua ere hautsi behar da!). Sortu espazio ez-mistoak, behar duten kolektiboek espazio segurua izan dezaten (eta, jakina, entzun haien interpelazioak)..

KOMUNIKAZIOA: Saihestu testamentu-aktak. Erabili kartel handi eta argiak. Saia zaitezte dokumentuak (edo, hala badagokio, bertsioak) hizkuntza errazean sortzen, espazioan erabiltzen diren hainbat hizkuntzatan, eta formulak bilatu, antzematen duzuen edozein behar bermatzeko (braillea, bikoizketa, azpitituluak). Teknologiak gero eta gehiago laguntzen du gai horietan, baina oztopo ere izan daiteke, kontuan izan! Saia zaitezte giza baliabide bat izateko inplikatzen, adibidez, Euskal Herrian xuxurlariaren figura dugu, bileretan euskaraz ez dakienari (dakigunari) itzulpena xuxurlatzen dion (digun) pertsona. Oso interesgarria da beste laguntza eta ezagutza batzuetara estrapolatzeko.

💜 EZIN BADUT DANTZA EGIN, EZ DA NIRE IRAULTZA!
Emma Goldman anarkistari egozten zaion esaldi hain ospetsu honek zentzu handia du gorputzei buruz ari garenean. Beraz,  alaitasuna, afektuak, atxikimenduak eta dantza oinarri dituen aktibismoa egitera gonbidatzen zaituztegu! Eta, horretarako, berriro bideratzen zaituztegu etxeko lurraldeetako biosindikalismo horretara, lurralde publikoetatik bioaktibismoa eta biopartaidetza egin dezazuen.

Deskargatu gida osoa hemen!

Deskargatu gida osoa hemen!

Gaztelaniaz eta euskaraz


Ezinegonak eraldatzea Aradia Cooperativaren 2024-2025eko proiektua da.

Ilustratzailea: @Rosi.Agua


Bizkaiko Foru Aldundiko irabazi-asmorik gabeko erakundeei emakumeen
eta gizonen berdintasuna sustatzeko proiektuetarako dirulaguntzak

Create a free website with Framer, the website builder loved by startups, designers and agencies.