
Parte-hartze parekiderako estrategia feministak
Ezaguna egiten zaizu “bizitzak ez dit ematen” esaera? Inoiz sentitu zara iruzurgile bat bezala, pentsatzeagatik gai bati buruz hitz egiten ari zarela behar adina ezagutzera inoiz iristen ez zarena? Jendaurrean hitz egin behar duzunean bi aldiz pentsatzen duzu hain gustuko duzun kamiseta eskotedun hori jantzi ala ez? Inoiz pasa duzu konpresa edo tanpoiren bat kontrabandoa balitz bezala? Zenbat komentario kapazitista, homofobo, matxista, transfobo, arrazista… aurkitu dituzu azken astean sare sozialetan?
Emakumea edo disidentzia bazara eta espazio kolektiboetan parte hartzen baduzu (asanblada, gela edo lan bilerak), ziurrenik, galdera horiek ezagunak egin zaizkizu. Lasai, ez zaude bakarrik. Pertsona askok ditugu ondoez horiek zeren, batzuetan gaitasun edo ezaugarri indibidualei leporatzen badizkiegu ere (zure izaera, daramazun bizitza mota, zorioneko "konfort zonatik" ateratzen zaren ala ez…), egia esan, izaera kolektibotik badute (eta asko). Izan ere, begirada zabalduz gero, ikus dezakegu galdera horiek ere badutela azalpen estruktural bat, eta erantzun bata edo beste bat eman izana ziur asko oso baldintzatuta dagoela zeharkatzen zaituen generoagatik. Beno, generoa, baina ez bakarrik.
Hori dela eta, espazio birtual txiki hau sortu dugu, gida honetan jaso genituen ikaskuntzak biltzen dituena: "Ondoezak ekintza politiko bihurtuz. Berdintasunezko parte hartze baterako estrategia feministak". Hausnarketarako gunea da, neutraltzat aurkeztu ohi den parte hartze soziopolitikoaren ereduaren atzean dauden botere harremanak azaleratzen laguntzeko. Funtsezko ariketa kritikoa dela uste dugu, izan ere, gure ingurune demokratikoan, emakumeak, disidentziak eta markatutako beste gorputz batzuk presentzia eta hitza hartzeko gaitasuna irabazten joan dira espazio kolektiboetan. Hala ere, oztopo eta indarkeriei aurre egiten jarraitzen dute, desiragarria denarekin bat ez datorren guztia zailtzen duen, eta batzuetan bertatik kanporatzen duen parte hartze eredu batetik datozenak.
Zatoz gurekin bidaia txiki honetara, espazio publikoa okupatzen dugunean sortzen zaizkigun ondoezak identifikatu eta aztertzeko. Eta, kexatzea terapeutikoa izan arren oso eraldatzailea ez denez, kolektiboki ehuntzen joan diren zenbait erresistentziari ere helduko diegu, gure inguruneak modu emantzipatzailean eraldatzeko (pixkanaka bada ere).
Izan ere, gida eta espazio hau ez daude pentsatuta irakurketa soil gisa. Bi tresna horiek partekatzeko, erabiltzeko, eztabaidatzeko eta, ondorioz, elkarrekin egoteko, besteak (eta gure buruak) zaintzeko eta denok kabituko garen beste espazio baten alde borrokatzeko modu berriak eraikitzen jarraitzeko pentsatuta daude..

Esparru teoriko pixka bat
Generoak espazio publikoa okupatzeko modua baldintzatzen duela eta intersekzionalitateak zapalkuntzen eta erresistentzien konplexutasuna ulertzen laguntzen digu.
Esparruari buruz gehiago irakurri

Ondoezak eta erresistentziak
Feminismo beltzak imajinatutako tresna honekin, zapalkuntzen eta erresistentzien konplexutasuna uler dezakegu.
Irakurri gehiago ondoez eta erresistentziei buruz
Webgunea eta "Ekintza politikoko ezinegonak eraldatzea" gida ere gaztelanian daude eskuragarri!




